Bortziriak karrikako bizilagunekin bilera eginen du Berako Udalak bihar

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 9a, 13:00
Bortziriak karrikako sarreran eginen dute bilera.

Berako Udalak bilera deitu du biharko Bortziriak karrikako bizilagunekin. Bilera 19:00etan izanen da, auzoko sarreran, edukiontzien ondoan. Bileraren gai nagusia udalak auzoan egin asmo duen trafikoaren ordenazioa, eta aparkalekuan pintatze-lanak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun