Lesakako Turismo Bulegoak eta Burdinaren Museoak 195 bisitari izan dituzte Aste Santu honetan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 5a, 11:30
23 lagunek parte hartu dute Aste Santuko bisita gidatuetan.

Lesakako Udalak martxoaren 26an ireki zituen antzinako komentuan dauden turismo bulegoaren eta Burdinaren Museoaren ateak. Aste Santuan eta pazko astean, goiz eta arratsaldez zerbitzu hau eskaini dute, apirilaren 4ra arte. Tarte honetan, 195 bisitari pasa dira bulegotik: iaz baino guttiago, baina 2021 eta 2022arekin alderatuz, gehiago.

Gehienak Euskal Herritik etorritakoak izan dira: Nafarroatik 40, Gipuzkoatik 37 eta Bizkaitik 24. Madriletik ere, ohikoa izaten den moduan, bisitari aunitz etorri dira, 59. Hauetaz gain, Asturiasetik, Bartzelonatik, Burgosetik, Segoviatik, Valentziatik, Valladolidetik eta Zaragozatik ere etorri da jendea. Gehienek herriari eta zonaldeari buruz galdetzen dute. Museoa ikustera, bizikleta eta mendi-ibilbideak nahiz ginkana turistikoa egitera ere etorri dira. Gainera, hiru bisita gidatu ere eskaini dituzte Aste Santu honetan. Guztira, 23 pertsonek parte hartu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun