Igantziko Mendi Duatloian izena emateko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 4a, 12:00

Igantziko Biltoki Elkarteak antolatuta, apirilaren 21ean mendi duatloia eginen dute Igantzin. Aurtengoa bosgarren edizioa izanen da eta dagoeneko izena emateko aukera ireki dute. 

Lasterketa banaka eta binaka egiten ahalko da. Parte hartzaileek, hasteko, 2,6 kilometroko zirkuituari bi buelta eman beharko dizkiote lasterketa, ondotik 20 kilometro egin beharko dituzte mendiko bizikletarekin eta bukatzeko 2,6 kilometro lasterka. Bikoteak emakumeek edo gizonezkoek osatutakoak edo mistoak izaten ahal direla jakinarazi dute antolatzaileek. Parte hartzeko aurten 16 urteak beteak izan beharko dituzte. 

Helduen lasterketa 10:30ean hasiko da, baina hori baino lehen, haurren duatloia eginen dute, 09:30ean frontoitik abiatuta. 

Izen ematea

Izen ematea zabalik dago eta lotura honetan egin daiteke. Apirilaren 15eko gauerdian itxiko dute epea. Banaka parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatuak ez daudenek bertze sei euro ordaindu beharko dituzte. Binaka egin nahi dutenek, berriz, 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta honetan ere, federatua ez dagoenak sei euroko gehigarria ordaindu beharko du. 

Gehienez ehun izen emate onartuko dituzte eta bikoteka apuntatzen direnak izen emate bakarra bezala hartuko dituzte kontuan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun