Jende aitzinean komunikatzen ikasteko ikastaroa antolatu dute Bortzirietako emakumeentzat*

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 4a, 17:00

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak jendaurrean komunikatzen ikasteko ikastaroa antolatu du Bortzirietako emakumeentzat*. Bi eguneko ikastaroa izanen da eta saioak Lesakan eginen dituzte apirilaren 20an eta 27an.

Ikastaroan jende aitzinean eroso eta seguru aritzeko tresnak landuko dituzte. Esperientziak, mugak, oztopoak, lotsak eta beldurrak konpartitzeko espazioa izanen da, trebakuntzarako proposamenak ezagutu eta praktikatzeko aukera izanen da.

Ikastaroa begirada feministatik eginen da emakume* izateak jende aitzinean hitz egiteko garaian nola baldintzatu duen ulertzeko eta hortik abiatuta gaitasun komunikatiboei begiratu eta adierazpidea lantzeko teknikak landuko dituzte.

Ikastaroa Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eginen dute 10:00etatik 13:30era eta Aitziber Campion Ganboak emanen du. Plaza mugatuak izanen dira, eta apirilaren 16a izanen da izena emateko azken eguna.

Izen ematea 722 69 30 78 zenbakira deituz edo berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera idatziz egin behar da, eta 10 euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun