Berako Mendi Maratoi Erdiko ibilbidea ezagutzeko hitzordua izanen dute igandean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 3a, 12:00
Ibilbidea ezagutzeko aukera izanen da Manttaleko lasterkarien laguntzaz.

Heldu den igandean, apirilaren 14an, eginen dute Berako Maratoi Erdiaren XVIII. edizioa. Horren aitzinetik, urtero bezala ibilbidea ezagutzeko aukera emanen du lasterketa antolatzeaz arduratzen den Manttale Mendi Lasterketa Taldeak

Igandean, hilaren 7an, paratu dute hitzordua 09:00etan Toki Ona Kiroldegiaren aitzinean eta parte hartzaileek ibilbide osoa eginen dute Manttaleko lasterkariekin batera. 

Lasterketaren XVIII. edizioa apirilaren 14an izanen da, eta oraindik ere izena emateko aukera bada esteka honen bidez. Mendi Maratoi Erdiaz gain, gazteentzako Gazte Trail lasterketa ere eginen dute zortzigarren aldiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun