Errepertorio klasikoko emanaldiak ematen ditu Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Berakoa ere halakoa izanen da. 60 minutuko emanaldian Antonín Dvořák (1841 – 1904) eta Piotr Ilich Tchaikovsky (1840 – 1893) konpositoreen obrak joko dituzte. José Luís López Antón izanen da zuzendaria.