Igerilekuaren kudeaketa lehiaketara atera du Igantziko Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 1a, 13:00

Ekainaren 15ean zabalduko dituzte Igantziko igerilekuak eta irailaren 15ean bukatuko da denboraldia. Tarte horretan, igerilekuaren kudeaketaz arduratzeko lehiaketa zabaldu du Igantziko Udalak. Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 15ean bukatuko da.

Igerilekuen ardura hartzen duenak aldagelak eta komunak garbitu eta igerilekuko leihatila eta ostatua kudeatu beharko ditu. Horren truke, udalak, gehienez, 1.500 euro, leihatilan ateratakoaren % 25 eta ostatuan ateratako guzia eskainiko ditu.

Plegu arautzailea Igantziko Udalaren webgunean eta udal bulegoan eskuratzen ahal izanen da bihartik, apirilaren 2tik, aitzinera, eta proposamenak aurkezteko epea apirilaren 15ean 14:00etan bukatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun