50 kilo kristal bildu ditu Manttale Mendi Lasterketa Taldeak Larhunen

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 31a, 12:00

Berako Mendi Maratoi Erdia baino aste batzuk lehenago ateraldia egiten du Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, Zizkuitzetik Larhunera doan ibilbideko kristalak eta kableak garbitzeko. Aurten ere halaxe egin du eta pasa den larunbatean joan ziren. Kristalen, kableen eta zaborren artean denera 50 kilo bildu zituzten harkaitzetan goiti igotzeko bidean, iazko bikoitza.

Gisa honetara, maratoi erdiko parte hartzaileek kristalekin zauriak egitea saihestu nahi izaten du Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, aunitzek eskuak lurrean paratzen baitituzte maldan goiti joateko.

Apirilaren 14an izanen da aurtengo maratoi erdiaren edizioa, eta izen ematea oraindik irekia dago. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun