Gaur itxiko dute Bortzirietan antolatu duten joste tailerrean izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 27a, 09:30
Freepik.

«Arropari bigarren bizitza emateko» asmoz, oinarrizko joskintza tailerra antolatu du Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak. Zortzi saio izanen dira, apirilean eta maiatzean 17:00etatik 19:00etara eginen dituztenak. Gaur, martxoaren 27a, izanen da izena emateko azken eguna. Interesa dutenek 948 63 52 54 edo 662 07 84 00 telefonoetan edo teknikaria@bhm.eus helbidean ematen ahal dute izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun