Kimuak
Kimuetan, hemezortzi taldek parte hartu dute txapelketaren XXXVI. edizio honetan, tartean, Arantzak, Igantzik eta Basaburuak. Horietatik Arantzak lortua zuen finalerako txartela, Etxarri Aranazko Andra Mariren bertze hiru talderekin batera. Final lehiatua jokatu zuten lau taldeek igandean, hamabi segundoren barrenean bukatu baitzituzten lanak. Azkenean, hiru lehenbiziko postuak etxean gelditu ziren:
- Andra Mari 4 (7.15)
- Andra Mari 2 (7.17)
- Andra Mari 5 (7.21)
- Arantza (7.27)
Haurrak
Haurren mailan, hamalau taldek parte hartu zuten txapelketan, eskualdetik Igantzik, Basaburuak eta Arantzak, eta finalean Igantzi izan zen eskualdeko ordezkari bakarra. Ederki aritu zen, bera izan baitzen txapeldun, bigarrenari 39 segundoko aldea aterata.
- Igantzi (9.10)
- Araxes (9.49)
- Antsoain D (9.51)
- Antsoain C (10.43)
Kadeteak
Kadeteen mailan, zazpi talde atera ziren txapelketan, eta TTIPI-TTAPAren eremutik, Basaburua eta Arantza. Biak aritu ziren finalean, eta lehia estua izan zuten. Azkenean, Basaburua izan zen nagusi, eta hiru segundora bukatu zituen lanak Arantzak.
- Basaburua (11.06)
- Arantza (11.09)
- Araxes (11.18)
- Berriozar (13.12)
Sokatira
Sokatiran, haurren kategoriako finalean, eskualdeko bakarra aritu da txapelketan, Basaburua, baina ez zuen finalerako txartelik lortu. Kadeteetan ere, TTIPI-TTAPAren ingurutik Basaburua bakarrik ibili da eta igandeko saioan aritu zen. Kasu honetan, ligaxka sistemarekin aritu dira, eta nahiz eta Etxarri Aranazko saioan Basaburua gailendu, sailkapen orokorrean bigarren izan zen, Berriozarren gibeletik.
- Berriozar: 32,0 puntu
- Basaburua: 27,5 puntu
- Antsoain: 24,5 puntu
- Andraozar: 21,0 puntu
- Araxes: 15,5 puntu
- Iñigo Aritza: 10,0 puntu
- Paz de Ziganda: 8,5 puntu
Antsoainek ezin izan zuen azken jardunaldian parte hartu.