Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren lanak Iruñean ikusgai izanen dira

Ttipi-Ttapa 2024ko martxoaren 22a

Landa eremuko paisaiak aurkeztuko ditu Pikabeak Iruñeko erakusketan.

Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren lanak Iruñean ikusgai izanen dituzte martxoaren 25etik apirilaren 27ra, zehazki Pio XII.eko Civicaneko atarian. Lo rural y lo cercano erakusketan Nafarroako landa eremuko hainbat paisaien margolanak bildu ditu, «gure inguru hurbilenaren aberastasuna eta aniztasuna apreziatzeko moduan». Martxoaren 26an, asteartean 19:00etan eginen du erakusketaren aurkezpena Pikabeak berak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun