Gainera, aurten ere bisita gidatuak antolatuko dituzte. Hiru denetara: martxoaren 28an eta 29an arratsaldeko bortzetan eta martxoaren 31n eguerdiko hamabietan. Free Tour moduan eginen dira, ordu bateko gutxi gorabeherako iraupena izanen dute eta hasiera-puntua turismo bulegoa (Harriondoa) izanen da. Esteka honen bidez, 662 64 81 81 mugikorrera deituta edo teknikaria1@lesaka.eus helbidera mezu bat bidalita plaza erreserbatzea gomendatu du Lesakako Udalak.