Lesakako Udala, EHKOM telekomunikazio kooperatibaren laguntzaz, Lesakako Internet zerbitzuaren egoeraren inguruan informazioa biltzen ari da, telekomunikazio egoeraren irudi bat osatu eta dauden beharrak ongi identifikatzeko.
Horretarako, bi minutuz online bete daitekeen inkesta zabaldu du.
Hauek dira galdetegiko galderak:
- Ailegatzen al da zuntz optikoa zure etxera?
- Zein teknologiaren bidez jasotzen duzu Internet zerbitzua etxean?
- Zer iritzi duzu zure gaur egun jasotzen duzun Internet zerbitzuarekiko?
- Gehitu edo aipatu nahiko zenukeen zerbait?
Azterketa hau EHKOM erakundearen laguntzaz eginen du. EHKOM irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da, lankidetza publiko-komunitarioan oinarrituta Euskal Herrian telekomunikazio sare irekiak eratzeko eta kudeatzeko jaio dena.