Konpetiziora bikain bueltatu da Julen Goia xake jokalari lesakarra

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 20a, 12:00

Julen Goia, ezkerrean, Paz de ZIganda nazioarteko xake txapelketako podiumean.

Larunbatean Paz de Ziganda nazioarteko torneoan lortutako emaitzei esker, Nafarroako eskolarteko zirkuitua irabazi du matematikoki

Julen Goia Mitxelena, Lesakako xake jokalaria konpetiziora bueltatu da. Joan den larunbatean, martxoaren 16an, Luis Gorostidi Oroigarria XXXI. Paz de Ziganda nazioarteko xake txapelketan parte hartu zuen Atarrabian eta emaitza ederrak lortu zituen. Zortzi urtez beheitiko kategorian bigarren izan zen eta hamalau urtez beheitiko kategorian, berriz, oraindik zazpi urte bertzerik ez baldin baditu ere, meritu handiko hamabigarren postua eskuratu zuen.

Emaitza hauekin eta oraindik zenbait lehiaketa jokatzeko dauden arren, matematikoki Nafarroako eskolarteko zirkuituko txapelduna da Julen Goia.

Julen Goia bigarren izan zen zortzi urtez beheitiko kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun