Euskal kantuen tailerra eginen dute martxoaren 26an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 20a, 17:00

Ainhoa Ansaren eskutik eginen dute orain ere kantu zaharren tailerra Lesakan.

San Fermin erretiratuen elkarteak antolatu du, Ainhoa Ansaren eskutik

Joan den urteko azaroan bezala, udaberri hasieran ere euskal kantu zaharren tailerra antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako udalaren laguntzarekin. Martxoaren 26an, datorren asteartean 17:00etatik 19:00etara eginen dute jubilatuen ostatuan. Izena emateko azken eguna martxoaren 24a izanen da, igandea, jubilatuen ostatuan, 5 euro ordainduta.

Tailer honetan, «gure herriko kantuen bila ibiliko gara: gogoratu, aztertu, ikasi, erakutsi… eta nola ez, denon artean eta plazerez kantatu», diote antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun