Giro bikaina izan dute Berako San Jose egoitzako aste kulturalean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 19a, 14:00

Bertze urte batez aste kulturala ospatu dute Berako San Jose egoitzan. Pasa den astelehenean hasi, eta ortzirale arte hainbat ekitaldi egin zituzten: musikarien eta abesbatzen emanaldia, talo jatea, Nafarroako jotak, bingoak, bertsolariak... Gainera, astelehenean Ibardingo Mendiko sagardotegira  bazkaltzera gonbidatu zituen bertako nagusi Inaxiok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun