Espainiako trial kopako lider paratu da Uxuri Portu lesakarra

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 19a, 12:00

Uxuri Portu, Espainiako kopako lider diren bertze kategorietako gidariekin batera, Cartagenako podiumean.

Larunbatean Cartagenan jokatutako proba irabazi zuen 9-12 urteko nesken artean

Espainiako Nazioarteko C1 trial Kopako lehendabiziko proba jokatu zen larunbatean Cartagenan, Europatik etorritako pilotu onenekin. Bertan izan ziren Lesakako Uxuri Portu eta Xabier Valverde lesakarrak ere. Uxuri Portuk 9 eta 12 urte arteko nesken kategorian parte hartu zuen  eta txapelketa bikaina egin zuen: proba irabazi zuen eta Espainiako Kopako lider jarri zen.

Uxuri Portu garaile Cartagenan eta liderraren maillotarekin podiumean.

Uxuri  Portu Beti Gazteko kamixetarekin eta garaikurrarekin.

Xabier Valverde, berriz, mutikoen kadete mailan aritu zen. Honek ere txapelketa ona egin zuen eta seigarren postuan bukatu zuen. Emaitza oraindik hobea izan zitekeen. Izan ere, lehendabiziko txandan lehen postuan izan zen, bertze bi gidarirekin berdindua. Baina bigarren itzulian, akats baten ondorioz seigarren egin zuen, bosgarren sailkatuaren puntu berdinekin eta bigarren postutik 40 puntura.

Xabier Valverde ere bikain ibili zen Cartagenako proban.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun