Berako telekomunikazio egoeraren diagnostikoa hasi du udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 18a, 12:00

Berako Udalak herriko telekomunikazio egoeraren irudia osatu nahi du, herrigunean eta batez ere baserri auzoetan dauden beharrak identifikatzeko. Horretarako galdetegi bat zabaldu du, eta herritarrei erantzuteko eskatu die.

Galdetegia online betetzen ahal da hemen, edo baita paperean ere, herriko etxeko bulegoetan. Baserri auzoetara posta bidez bidaliko dute galdetegia.

Hauek dira galdetegiko galderak:

  • Ailegatzen al da zuntz optikoa zure etxera?
  • Zein teknologiaren bidez jasotzen duzu Internet zerbitzua etxean?
  • Zer iritzi duzu zure gaur egun jasotzen duzun Internet zerbitzuarekiko?
  • Gehitu edo aipatu nahiko zenukeen zerbait?

Azterketa hau Ehkom erakundearen laguntzaz eginen du. Ehkom irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da, lankidetza publiko-komunitarioan oinarrituta Euskal Herrian telekomunikazio-sare irekiak eratzeko eta kudeatzeko jaio dena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun