[BIDEOA] Tantirudantza jaialdia egin dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 18a, 14:00

Herriko Tantirumairu taldeko dantzari ttikiekin batera, Lezo, Zumaia eta Altsasukoak aritu dira

Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak aurten gonbidatu dituen Lezoko Murixka, Zumaiako Txori Txiki Dantza Eskola eta Altsasuko Etorkizuna taldeko dantzari ttikiak karrikaz karrika ibili dira larunbat goizean. Eguerdian, Zubigainekoa dantzatu dute Lesakako Tantirumairu dantza taldeko dantzari ttikiek, San Fermin egunaz aparte herriko dantza berezi hau dantzatzen den aldi bakarrean. Gero, denak batera emanaldia eskaini dute plazan.

Bazkalondoan,  Jira Bira Kalejira saioa izan dute plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun