Lesakatik Lezora gazte martxa eginen dute martxoaren 28an eta 29an

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 16a, 12:00

Bortzirietako hainbat gaztek gazte martxa eginen dute Lesakatik Lezora martxoaren 28an eta 29an. Izan ere, martxoaren 29tik 31ra, Ernai gazte antolakundeak antolatuta, Gazteon Eskutik loratuko da udaberria lelopean Gazte Topagunea eginen dute Lezon eta milaka gazteren elkargune izanen da. 

Martxoaren 28an, 10:30ean abiatuko dira Lesakako Plaza Zaharretik. Eguna oinez pasatu ondotik, Arritxulo aterpetxean pasatuko dute arratsa eta gaubela eta gazte afaria ere eginen dituzte. Hurrengo goizean, Aritxulegitik Oiartzunera jautsi eta Lezora ailegatuko dira Gazteon Eskutik topagunean parte hartzeko. 

Gazte martxan izena emateko Lesakako Arrano ostatuan zerrenda paratu dute eta Ernai Bortziriak-en sare sozialetara (@ernaibortziriak) bidalita ere egiten ahal da. Bide batez, gazteei animatzeko deia egin die Bortzirietako Ernaik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun