Igantziko mendi duatloia apirilaren 21ean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 13a, 13:30
Igantziko mendi duatloiaren bosgarren edizioa apirilaren 21ean eginen dute aurten, eta ez buruilean.

Igantziko Biltoki elkarteak adierazi duenez, Igantziko Mendi duatloiaren data aldatu eginen dute aurten. Orain arte buruilean izan baldin bazen ere, aurtengo bosgarren edizioa apirilaren 21ean antolatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun