Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatu eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Oiartzungo Udalak eta Sarako nahiz Urruñako Herriko Etxeek babesturiko egitasmo berria da Mugaldeko Udalekua. Gaztetxoei zuzenduriko udaleku ibiltari hau uztailaren 15ean Oiartzunen abiatu eta uztailaren 20an Urruñan akituko da.
Izen ematea online egin behar da eta horretarako epea martxoaren 29ra artekoa izanen da.
Patri Arburua, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikariarekin mintzatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.