Aztiri bertso sariketan kantatuko dute Eki Mateorena eta Ekhiñe Zapiain bertsolariek

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 13a, 15:00

Larunbatean jokatuko dute Gabirian Aztiri sariketa.  Sei bertsolari gazte ariko dira kantuan bertan, tartean Leitzako Eki Mateorena eta Berako Ekhiñe Zapiain. Aztiri sariketa, gainera, sariketa arrunta izateaz gain Osinalde sariketa entzutetsurako kanporaketa ere izanen da. Larunbatean lehen bi postuak lortzen dituzten bertsolariak sailkatuko dira bertara.

Mateorenaz eta Zapiainez gain, Iruri Altzerreka, Naia Arrizabalaga, Mikel Etxezarreta eta Aitor Tatiegi bertsolariak ariko dira larunbatean Gabirian.

Osinalde sariketako finala, aldiz, apirilaren 6an jokatuko dute Gabirian izen bereko elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun