Berako Bandak kontzertua emanen du igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 13a, 14:00

Berako Bandako hainbat kide Lurraren Eguneko kalejiran.

Igande eguerdirako kontzertua antolatu du Berako Bandak. Emanaldia 12:30ean izanen da, eguraldi ona bada Kataku ostatuko terrazan, eta txarra bada, aldiz, Kultur Etxean. Sarrera doan izanen da.

Ondoko errepertorioa interpretatuko dute, Igor Telletxea zuzendari dutela.

Caravan _________________ Mold. Naohiro Iwai
Medley Boleros _____________Mold.  Jose Molina Comino
Frank Sinatra Hits Medley_____ Mold.  Naohiro Iwai
The Beatles Gold ___________   Mold. Jan Van Kraeydonck
Santana a Portrait__________  Mold. Giancarlo Gazzani

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun