Martxoaren 8aren harira hainbat ekintza antolatu ditu Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak, eta ortzeguneko hitzaldia da horietako bat. Bertan manosferaz ariko dira. Manosfera webgune, blog eta online foroen sare bat da, maskulinitate normatiboa, misoginia eta feminismoaren aurkako jarrera sendoa sustatzen dituena.
Asier Arizkorreta musikologoa, pedagogoa eta maskulinitatearen inguruko formatzailea izanen da solasaldia emanen duena.
Igantziko hitzaldia Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Baztangoarekin batera antolatutako ziklo baten parte da. Martxoaren 7an, Esti Linaresek Manosfera. Zer da? Matxismo antolatua! Eta zer egin dezakegu? hitzaldia eman zuen Elizondon.