Atzo egin zuten Etxalarren Bortzirietako Emakumeen XIV. Mendi Itzulia. Denera 80 parte hartzaile izan ziren mendi martxan eta 40 otorduan. Adin diferentetako mendizaleak elkartu ziren eta giro hagitz ederra izan zuten antolatzaileek nabarmendu dutenez. «Urtetik urtera gehiago gara, eta balorazioa hagitz positiboa da», azaldu dute. Heldu den urtean Lesakan eginen dute.
Argazkiak: Karmen Ibarra.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.