Nafarroako junior mailako trial txapelketa irabazi du Xabier Valverde lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 11a, 14:30
Nafarroako junior mailako trial txapelketa irabazi zuen larunbatean Lizarran Xabier Valverde lesakarrak.

Xabier Valverde Leiza lesakarrak Nafarroako junior mailako trial txapelketa irabazi zuen martxoaren 9an Lizarran. Larunbat arratsaldean jokatu ziren hainbat kategoriatako Nafarroako txapelketak eta nahiz eta bere adinari dagokiona baino kategoria handiago baten aritu, junior mailan lasterketa irabazi eta Nafarroako txapeldun suertatu zen.

Kategoria guztietako Nafarroako trial txapeldunak. Tartean, ezkerretik hasita bigarrena, Xabir Valverde lesakarra.

Uxuri Portu ere berea baino maila bat handiagoan aritu zen, alebin mistoan, eta laugarren postua eskuratu zuen.

Uxuri Portu Lizarran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun