SOS Nafarroako 112 larrialdi zerbitzuak igande goizaldeko ordu batak pasatuak zirela hartu du istripuaren berri. Berehala, Oronozko eta Cordovillako parkeetako Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeko kideak, Lesakako suhiltzaile boluntarioen talde bat, Lesakako osasun etxeko mediku-erizain talde bat, anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak joan dira ezbeharra gertatu den tokira.
Iritsi direnean, ibilgailuko lau bidaiarietatik hiru ibilgailutik kanpo zeuden, itxuraz onik edo zauri ttikiekin. Laugarren bidaiaria, aldiz, 17 urteko gizonezkoak, pronostiko erreserbatuko zauriak ditu, eta ezin zuen bere kabuz atera. Erreskate taldekoek esku-ohea erabili behar izan dute. Toki malkartsua izanik, erreskatea 04:29 arte ez da bukatu. Zauritua bidera ateratzea lortu dutenean, Bidasoko Ospitalera eraman dute anbulantzian.
Orain, Foruzaingoaren Argiketa Brigadako kideak istripuaren arrazoiak ikertzen eta ezbeharraren izapideak bideratzen ari dira.