Palestinaren aldeko diru bilketa eginen du astelehenean Labiaga ikastolak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 8a, 18:00

Yala Nafarroa Palestinarekin ekimenak egindako deialdiarekin bat egin du Berako Labiaga ikastolak, eta palestinarrei laguntzeko diru bilketa eginen dute heldu den astean. Martxoaren 11n, 16:30etik aitzinera, Eztegarako egoitzan izanen dira dirua biltzen. Lagundu nahi duten pertsona, elkarte edo fundazio guztiak ikastolara hurbiltzen ahalko dira ekarpena egiteko.

Diru bilketak bi helburu diru. Alde batetik, Gazako herritarren artean gizarte sarea berreraikitzeko proiektu humanitarioak bultzatu nahi dituzte. Bertzetik, Benjamin Netanyahu Israelgo agintaria Nazioarteko Zigor Gorteko fiskala den Khan jaunarengana eraman nahi dute, Gazaren aurkako erasoa hasi zenetik egin dituzten krimenak ikertzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun