Ibardingo kronoeskalada antolatu dute Berako eta Urruñako Udalek martxoaren 17an

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 8a, 18:45

10 kilometroko igoera osatu beharko dute parte hartzaileek.

Ibardinera kronoeskalada antolatu du Urruñako Udalak Berakoaren laguntzarekin. Heldu den igandean izanen da, martxoaren 17an, eta parte hartzaileek 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Parte hartzeko bi manera izanen dira, kronomotratua eta aisialdikoa. Lehiaketa kronometratuan parte hartu nahi dutenek 14 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, aldiz 5 euro.

Izen ematea helbide honetan egin behar da eta lasterketa 08:00etan aterako da Urruñatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun