Larunbatean bertako ekoizleen merkatua eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 7a, 15:00

Beralandetan egiten dute merkatua, eguraldi onarekin kanpoaldean eta txarrarekin barrenean.

Bertako ekoizleen produktuak erosteko aukera izanen da Beran larunbatean, hilaren 9an. Beralandetan eginen dute merkatua, eguraldi ona bada kanpoaldean eta txarra bada barrenean, 10:30ean hasi eta 13:30ak arte.

Hilabeteko bigarren larunbatean egin ohi dute merkatua eta eskualdeko ekoizleek hartzen dute parte. Bertzeak bertze gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak... erosteko aukera izaten da. Horrez gain, ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ere ematen du merkatuak.

Berako Udalak eta merkatuan parte hartzen duten ekoizleek merkatura joateko deia egin diete beratarrei zein ondoko herrietako herritarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun