Igantziko Baratzondo elkarteko urteko bilera martxoaren 9an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 7a, 14:00
Igantziko Baratzondo elkarteko kideak joan den urtean egindako solasaldi batean.

Igantziko Baratzondo Jubilatu Elkarteak urteko batzarra eginen du martxoaren 9an, larunbatean 20:30ean. Gaien artean junta berritzeko bozketa ere eginen dute. Bertzalde, martxoaren 2an, larunbatean, Arkupe elkarteko Igantzi eta Lesakako 78 bazkidek bazkaria egin zuten Baratzondon, giro ederrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun