Martxoak 8

Beran ere hainbat ekitaldi izanen dira ortziralean Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Ttipi-Ttapa 2024ko martxoaren 6a

Goldatz Berako Emakume Talde Feministak egitarau zabala antolatu du herrian martxoaren 8rako. Atzo hasi zituzten ekitaldian Berako zaintzaren egoeraren analisia eginez, eta ortziralean izanen dute segida.

17:30ean Marrako Bortzirietako Neska Gazteen taldearekin batera, burukoak egiteko tailerra eginen dute Toki Ona institutuko estalpean. Tailerrean parte hartzeko izena emateko galdetegia bete beharko da.

Tailerra bukatutakoak, 19:00etan brindisa eginen dute Auzoa ostatuan, eta ondotik 20:00etan Bortzirietako manifestazioa eginen dute Altzateko plazan hasita. Manifestazioa bukatutakoan, afaria izanen da Espidobaita elkartean, baina, izen ematea dagoeneko itxia da.

Mugimendu feministak antolatutako ekitaldiez gain, 10:30ean elkarretaratzea eginen dute 10:30ean Toki Onako estalpean, eta 12:00 herriko etxeko plazan, udaletxe aitzinean.

Ortziraleko ekitaldiez gain, Goldatzek Kataku elkartearekin elkarlanean Danele Sarriugarte idazleak eta Miren Narbaiza musikariak sorturiko Poppera, Afterra,Utopia emanaldia antolatu dute. Martxoaren 23an izanen 13:00etan Beralandetan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun