Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako adinean diren haurren gurasoei eta seme-alaba nerabeak dituzten gurasoei bideratutako hitzaldi parte hartzailea izanen da. Saioa Suspertuko teknikari batek bideratuko du, 17:30ean hasiko da eta gaztelaniaz izanen da.
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak tailerrean parte hartzeko deia egin die gurasoei: «familia esparrua delako heziketa eta prebentziorako esparrurik eraginkorrena; gurasotasuna ikasi, desikasi, hausnartu, baloratu, aldatu... egin beharreko prozesu pertsonal aldagarrietan oinarritzen delako; ditugun trebezia eta gaitasunen kontziente egin eta geure buruak, ekintzak moduak... indarberritzeko». Horrekin batera, «zaindutako espazioa» izanen dela jakinarazi dute antolatzaileek: «parte hartzeak, kezkak, dudak... agertzen ahalko dira».
Parte hartzeko izena eman behar da eta izen ematea info@bortziriakgz.eus helbidearen edo 639 72 40 02 telefonoaren bitartez egin behar da.