Martxoak 8 (2024)

Emakumearen Egunaren harira hainbat ekintza prest dituzte Lesakan ere

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 5a, 12:00
Ortzirale arratsaldean merienda eta tertulia eginen dute aurten ere plazan.

Xulufrinak Sare Feministak solasaldi-merienda, kontzentrazioa eta afaria eginen ditu eta udalak elkarretaratzea deitu du

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, ortzirale honetarako egitarau zabala prestatu du Xulufrinak Lesakako Sare Feministak. Ortziralean 17:00etatik 19:00etara solasaldi-merienda eta tertulia izanen da plazan, Emakumeak herriko ohituretan izenburupean, eta 19:00etan elkarretaratzea, Egin zenutelako gara… Gora borroka feminista! goiburupean. Ondotik, Beran eginen den Bortzirietako mobilizaziora joateko auto karabana izanen dute. 21:30ean emakume* afaria izanen dute Kasinon. Txartela Telletxean edo okindegian erosteko azken eguna martxoaren 6a izanen da. Aitzinetik, Lesakako udalak ere elkarretaratzea deitu du ortziralean 12:00etan Plaza Zaharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun