Hiru Herri taldearekin lasterka ari den Maddalen Jimenez Andres beratarrak garaipena lortu zuen igandean Subizan hasi eta bukatu zen Galar Trail lasterketan. Lohia eta elurra protagonista izan zituen 21 kilometroko ibilbidea osatzeko bi ordu, 16 minutu eta 57 segundo behar izan zituen Jimenezek eta lau minutu pasatxoko aldea atera zion bigarren izan zen Irene Artazkoz taldekideari (2.21.10) eta bortz minutu eta erdikoa, A4xkm taldeko Maria Irigoieni (2.22.30).
Ibilbidearen barrenean zegoen Usategietako kronoigoerako podiuma, juxtu alderantziz izan zen. Lehenbizikoa Maria Irigoien (13.00), bigarren Irene Artazkoz segundo bakarrera (13.01) eta hirugarren Maddalen Jimenez (14.00).
Gizonezkoen artean Hiru Herri taldeko Imanol Kañamares nagusitu zen (1.47.28), Txantrea Trail taldeko Ioar Tabar (1.48.05) eta Hiru Herri taldeko Ion Solaren aitzinetik (1.52.27)