Arkupe pilotazale elkartearen lehen eskuz binakako txapelketako finalak jokatu dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 4a, 09:00

Arkupe elkartearen lehen eskuz binakako pilota txapelketako finalistak, elkarteko ordezkariak, sari emaileak, babesleak eta udal ordezkariak, sari banaketaren ondotik.

Santiago Oiartzabal Arkupe elkarteko presidentea omendu zuten sari banaketan


Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten larunbat goizean Lesakako udal pilotalekuan. Guztira zazpi final jokatu zituzten jendez lepo zegoen frontoian. Sari banaketan, Santiago Oiartzabal Arkupe pilotazale elkarteko presidentea ere omendu zuten, urtetan egin duen lanarengatik.

FINALETAKO EMAITZAK

Mutiko benjaminak

Orkin eta Alsua (Buruzgain), 18 – Agerralde eta Jaurena (Txaruta), 5

Neska alebinak

Eneritz Muñoa eta Ainara Hita (Arkupe), 10 – Nahia Almandoz eta Joana Iratzoki (Arkupe), 18

Mutiko alebinak

Bazterrika (Arkupe) eta Igoa (Bortziriak), 18 - Otxandorena eta Agesta (Txaruta), 9

Mutiko infantilak

Gonzalo (Najerino) eta Mantzizidor (Lapke), 16 – Landa eta Alberdi (Lapke), 18

Kadeteak

Paraguayo VII.a (Najerino) eta Telletxea (Larraun), 9 - Nazabal (Larraun) eta Sainz (San Miguel), 18

Jubenilak

Izagirre (Lapke) eta Okiñena (Buruzgain), 12 – Egurrola eta Calvo (Markina), 22

Seniorrak

Amiano (Tolosa Aurrera) eta Landa (Oiarpe), 22 - Etxeberria (Oiarpe) eta Lizeaga (Mundarro), 16

 

Santiago Oiartzabal omendua

Sari banaketan izan ziren Arkupe pilotazale elkarteko ordezkariak, erakunde babesleetakoak eta Argiñe Ordoki eta Eneko Fernandez udal zinegotziak. Ezustean, Santiago Oiartzabal, Arkupe elkarteko presidentea ere omendu nahi izan zuen pilotazale elkarteak, urteetan egin duen lanagatik. Oroigarria eman zioten, biloba baten laguntzarekin eta hunkiturik hartu zuen Oiartzabalek.

Santiago Oiartzabal omendua, Arkupe elkarteko Xeberiano Txoperena eta Jose Luis Taintaren artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun