Turismo bulegoan lan egiteko langile bat kontratatu nahi du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 3a, 09:00

Berako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, sei hilabetez turismo bulegoan lanean aritzeko langile bat kontratatu nahi du. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 8an bukatuko da.

Turismo bulegoan publikoari arreta eta informazioa ematea, turismo arloan administrazio laguntza ematea eta udalerriko turismo plan bat garatzea izanen dira bere egitekoak. Turismo diplomaturako edo graduko titulu ofiziala edo baliokidea izatea hartuko dute kontuan eta martxoaren 26tik irailaren 25era ari beharko du lanean. Horrekin batera, langabezian egotea eta Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren enplegu agentzia batean apuntatua izatea nahitaezkoa izanen da. Eskaerak, erran bezala, martxoaren 8rako aurkeztu beharko dira.

Deialdiaren oinarriak hemen aurkitu daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun