Leire Errandonea

Amatxi-aitatxien solas politenaren bila

Xorroxin irratia 2024ko ots. 27a, 09:12

Gure amatxi-aitatxien solasetako aunitz galbidean direla ikusirik, hitz, erranera, erramolde eta gisakoak biltzeko lehiaketa antolatu du Bor-bor Bortzirietako euskaltzaleen mugimenduak. Sariketan Bortzirietako edozein herritarrek parte hartu ahal izanen du, bere adina edozein dela ere.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi hainbertze hitz, solas, erranera, erramolde… bidali ahal izanen du, eta hiru bide izanen ditu horretarako (bat aukeratu beharko du, gutienez): Instagram, Facebook eta labur.eus/solasikpolitena galdetegia betez. Bere proposamena irudi bidez zintzilikatuko du sare sozialetan, edo galdetegia beteko du. Sareetan #solasikpolitena traola erabili beharko da, eta @borboreuskara aipatu egin beharko da.  Martxoaren 7ra bitarte parte hartu ahal izanen da.

Irabazleak heldu den martxoaren 23an, Korrika Bortzirietatik pasako den egunean, Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak hartuko duen kilometroan lekukoa eraman ahal izanen du, eta Korrikako petoa ere jasoko du opari.

Leire Errandonea taldekidearekin mintzatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun