Martxoak 8 (2024)

Ortziralean bukatuko da Bortzirietako Emakumeen XIV. Mendi Itzuliko bazkarirako izen ematea

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 28a, 17:00
Hainbat mendizale 2022an Beran egindako irteeran.

Etxalarren eginen dute aurten Bortzirietako Emakumeen XIV. Mendi Itzulia. Martxoaren 8aren bueltan antolatzen dute, eta igandean, martxoaren 10ean izanen da. Itzuliaren ondotik, bazkaria eginen dute Larraburua elkartearen eta ortzirala izanen da bazkarirako izen emateko azken eguna.

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatu du mendi itzulia eta, «Emakumeon* eskubideen aldarrikapenerako eguna izango da, eta munduko emakume* guztiei, euren eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan ibili diren eta dabiltzan emakumeei* mendian eta giro onean omenaldia egiteko aukera izango da».

Bekolandako aparkalekuan paratu dute hitzordua 09:00etan, eta mendian itzulia egin ondotik, elkarretaratzea eginen dute 13:00etan Etxalarko plazan. Ondotik,, 13:15ean trikiti salda poteoa eginen dute eta 14:00etan bazkaria Larraburua elkartean.

Bazkarirako izen emateko azken eguna ortziralea, izanen da, martxoaren 1.   722 69 30 78 zenbakira idatzi edo deituz edo berdintasuna@berotziriakberd.eus helbidera idatziz egin beharko da. Bazkariak 25 euroko prezioa du eta martxoaren 1a izanen da apuntatzeko azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun