Lesakako kiroldegiko bazkide egiteko eskaintza berezia izanen da egunotan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 28a, 20:00
Lesakako kiroldegian izena ematen duten abonatu berriek eskaintza berezia izanen dute martxoaren 1etik 3ra.

% 75eko deskontua izanen dute matrikulan martxoaren 1ean, 2an eta 3an izena ematen duten bazkide berriek

Hamasei urte beteko ditu martxoaren 1ean Lesakako udal kiroldegiak eta urteurrenaren harira promozio edo eskaintza berria izanen dute martxoaren 1ean, 2an eta 3an. Honela, abonatu berriek matrikulan % 75eko deskontua izanen dute egunotan. Dagoeneko bazkide direnek, berriz, ekartzen duten abonatu berri bakoitzeko hilabete bat doan izanen dute.

Promozioan parte hartzeko kiroldegira jo beharko da ortziralean 13:00etatik 21:30era, larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era eta igandean 10:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun