Otsailaren 29an, ortzegun goizean joanen dira Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako ikasleak arbolak landatzera. Ortzegunean 09:00etan abiatuko dira, baina laguntza eman nahi duten helduek ere 08:00etan dute hitzordua Plaza Zaharrean.
Arbolaren Eguna antolatu du berriz ere Lesakako Beti Gazte elkarteak, Irain eskolaren, Tantirumairu ikastolaren eta udalaren laguntzarekin. Otsailaren 24an, larunbatean, eguraldi kaxkarrarekin joan ziren Gardelkobagoetako eremua prestatzera guraso, haur eta Beti Gazteko arduradun batzuk (argazkian).
Otsailaren 29an, ortzegun goizean joanen dira Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako ikasleak arbolak landatzera. Ortzegunean 09:00etan abiatuko dira, baina laguntza eman nahi duten helduek ere 08:00etan dute hitzordua Plaza Zaharrean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.