23. Korrika

KorrikArantza antolatu dute aranztarrek martxoaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 28a, 09:00

Duela bi urte Arantzako Korrika Ttikian hartutako irudia.

Korrika nagusirako prestaketa saioa edo aranztarrek KorrikArantza deitu dioten hitzordua martxoaren 10ean eginen dute. Korrika nagusian ibiliko diren furgonetak berotzeko saioa izanen da eta horren harira, sei bat kilometroko buelta prestatu dute Arantzan. Tarte horretan, herritarren eskutik eskura ibiliko da Korrikako lekukoa. Bezperan ere ekitaldiak izanen dituzte.

Korrika nagusia hasi aitzinetik, furgonetako gidariak prestatzeko Korrika Perpendikularra delakoa egin ohi da, hamaika egunez, Euskal Herrian barna dabiltzan bitartean gertatzen ahal denerako prest izateko. Aurten, Arantzan eginen dute eta aranztarrek KorrikArantza izena paratu diote.

Martxoaren 10ean, 17:30ean hasiko da KorriKarantza, Aterpe paretik. Hortik abiatuta, berriz herrira ailegatu aitzinetik, Bordalarrea auzoan barna buelta eginen dute euskararen alde lasterka. Tarte horretan, Arantzako hainbat eragileren eta herritarren eskutatik pasatuko da lekukoa: haurrak, gazteak, gurasoak, jubilatuak, elkarteetako eta erakundeetako ordezkariak, kirolariak, musikariak, dantzariak, feministak... KorrikArantza bukatuta, ekitaldia eginen dute plazan.

Bazkarirako izen ematea

Ez da eguneko hitzordu bakarra izanen. Egun horretan, herri bazkaria antolatu dute Aterpean, eta joan nahi dutenek martxoaren 2a baino lehen izena eman beharko dute. 678 03 50 16ra edo 665 73 77 78ra idatzi beharko da izena emateko.

Bezperan gehiago

Asteburu bete-betea izanen dute martxoko bigarrena Arantzan, eta KorrikArantzaren bueltan, martxoaren 9an, bi bakarrizketa izanen dituzte:

  • 13:00etan bakarrizketa antolatu dute Aterpeko lagunek Aterpean: Antton Telleria, Iker Plazaola eta Asier K ariko dira.
  • 19:090etan bakarrizketa izanen da eskolako gimnasioan: Erdaldun berrien kluba. Bortzirietako Korrika Batzordeak antolatu du.

Horietaz gain, martxoaren 15ean Bizkarsoro filma ikusteko aukera izanen da Arantzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun