Ate irekien eguna eginen dute bihar Lesakako Magala Haur Eskolan

Ttipi-Ttapa 2024ko otsailaren 27a

Bihar, otsailaren 28a, Lesakako Magala Haur Eskola bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da, ate irekien eguna antolatu baitute. Horrekin batera, informazio bilera ere eginen dute, 17:00etan. Haur eskola ezagutzeko aitzinetik izena eman beharko da haurraren izena eta adina magalalesaka@gmail.com helbidera bidaliz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun