18 kilometro luze eta 850 metroko desnibel positiboa zuen lasterketa luzean Hiru Herriko Xabi Macias izan zen bizkorrena (1.26.57), Atarrabiako Andres Roncal (1.34.44) eta Sabiñanigoko Gorka Simonen aitzinetik (1.37.06). Emakumeen artean ere erraz nagusitu zen Onditz Iturbe (1.41.51), Tipi Tapa mendi taldeko Nuria Mendibil (2.05.28) eta Bordazar taldeko Maria Ibarrolaren aitzinetik (2.08.34).
10,5 kilometro luze eta 400 metroko desnibel positiboa zuen ibilbide laburrean, berriz, Manttaleko Ane Elzaurdia izan zen bizkorrena (58.03), Ilargi Perez bigarren (58.41) eta Denak Bat taldeko Elisa Gonzalez hirugarren (1.02.43).
Gizonezkoen artean, Atarrabia MTko Eneko Esparza izan zen garaile (48.33), Mario Aguilar bigarren (49.13) eta Ardoiko Jon Ridruejo hirugarren (49.23).