Martxoak 8 (2024)

Martxoaren 8rako ekitaldiak prestatzeko elkartuko dira bihar Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 26a, 10:00

Geroz eta hurbilago dago Martxoaren 8a, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Hainbat herritan ekitaldiak izanen dira egun horren bueltan, tartean Lesakan. Xulufrinak Lesakako Sare Feminista martxoaren 8rako egitaraua antolaketan murgildua dago eta bihar, otsailaren 27a, asteartea, elkartuko dira Lesakako Arrano ostatuan 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun