Joseba Moreno

Lesakako argazki zaharrak bildu eta digitalizatzen ari dira

Xorroxin irratia 2024ko ots. 21a, 13:22

Herritar talde bat, Lesakako argazki zaharrak biltzen ari da. Iaz abiatu zuten egitasmoa argazki zaharrak bildu, digitalizatu eta sareratzeko helburuarekin, herritar guztien eskura egon daitezen.

Lesakako herriko etxean utzi dieten lokalean elkartzen dira astelehenero herritarrek utzitako argazkiak eskanerrarekin digitalizatu, antolatu eta deskribatzeko lanetan aritzeko.

Etxean dituzten argazki zaharrak uzteko deia egin diete lesakarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun