Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Batzorde Irekia eginen du otsailaren 26an

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 21a, 14:00
Hainbat emakume Bortzirietako Berdintasun Plana diseinatzeko saioan.

Bortzirietako emakumeekin* koordinatu eta eskualdeko berdintasun politiketan parte hartzea bultzatzeko deitu du Batzorde Irekia Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak. Otsailaren 26an, astelehena, izanen da bilera 18:00etan Beralandetan, eta Bortzirietako mugimendu feministako kideak eta eskualdeko emakume* guztiak deitu dituzte parte hartzera.

Bilerako gai ordenan proposamenak egin edo informazio gehiago jaso nahi duenak Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuarekin harrremanetan paratzen ahal da berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 722 69 30 78 mugikorrera deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun