2022 hondarrean Elizatea berritzeko obren kontratua alde batera utzi behar izan zuen Igantziko Udalak. Eta berriz martxan paratu aitzinetik, «ahalik eta xehetasunik ttikienera arte, eraikita eta instalatuta zegoen guztia identifikatu behar izan da, baita exekutatzeko gelditzen dena ere, prezioak eguneratu eta proiektua bera egokitu».