Bileran instalazioaren datuak emanen dituzte: aurreikusitako potentzia, bazkide interesdun bakoitzari esleitutako potentzia-ehunekoaren esleipena, inbertsioaren kostua eta aurreikusitako kontsumo aurrezkiak, inbertsioa amortizatzeko aurreikusitako epeak, partaidetza baldintzak...
Interesdunen kontsumoei buruz egindako azterlana emanen diote biharko bileran parte hartzaile bakoitzari. Bertan, kontsumitzaile bakoitzari dagokion partaidetza-ehunekoa zehaztuko dute, bai eta kasu bakoitzerako aurreikusitako inbertsioa eta aurrezkia ere.
Egun berean irekiko dute bazkide interesdunen partaidetza-konpromisoa sinatzeko eta instalaziorako hasierako ekarpena egiteko epea.